XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Els Joglars-ek ez zuten istilurik sortu Zaragozan.

Els Joglars-ek Zaragozan eskaini zuen Virtuosos de Fontineblau deitu obraren emanaldiak ez zuen istilurik sortu, nahiz eta aldez aurretik kritika eta eraso gogorrak ezagutu zituen obra horrek.

Hiriburu horretako artzapezpikuaren kritikei erantzunez, obra ikustera etortzeko gonbita egin zioten Els Joglars-ekoek, horrela bere kabuz ez ziotela ez erlijioari eta ez Pilar-eko Ama birjinari inolako irainik egiten ikus zezan.

Artzapezpikuaren kritika horretan eliz gizon horrek bere harridura agertzen zuen Udalak obrari eman dion diru-laguntzagatik, emanaldia udarako prestaturiko egitarau baten barruan eman baitzen.

Emanaldia hasi baino lehen bonba abisu bat izan zen, talde honen aktuazio askotan gertatu ohi denez.

Hala ere, sekulako jendetzak bete zuen aretoa eta ordu batzuk lehenago Ez dago sarrerarik kartelak ikus zitezkeen inguruetan.

Covadonga talde integristak orrialdeak banatu zituen hirian zehar obraren kontrako esames gogorrenak barriatuz.

Jakina denez, azkenaldiko Els Joglars-en estrenoek sekulako kritikak sortu dituzte talde integristen artean, erlijioaren sinbologia beren muntaietan erabili dutelako, sektore horien ustetan, intentzio txarrez erabili ere.